2011/11/14

Postal Lehiaketa



Aurten, Kirikiñoren eta Txantxangorriren 25. urtebetetzea ospatzen ari gara.
Hemendik hilabete exkas batera, Jasusen 2000 ta piko urtebetetzea ere ospatuko dugu.

Hortaz, bi urtebetetzeak ospatzeko ideia otu zaigu. Gaurtik hasita eta abenduak 1 arte, Kirikiñoko gazte guztientzat lehiaketa bat ospatuko dugu.
Postal Lehiaketa, alegia.
Lehiaketa honetan, gabonetan bidaltzan diren zorion postal bat marraztea izango da helburu.
Postal horretan, Kristoren jaiotzako eszaena tipikoa marraztu beharko duzue, hau da: Maria birjina, Jose, Jesus haurtxoa, erregeak, astoa, behia,... eta okurritzen zaizuen edozer gehio!

Ah! Baino Jesusen jaiotzaz gain, Kirikiño-Txantxangorriren sorrera ere ospatzen dugu; hortaz kirikiño bat, txantxangorri bat edota gure aisialdi taldearen beste sinboloren bat sartu beharko duzue marrazkian.
Marrazkiak, eskuz, ordenagailuz, kolorez, txuri beltzean,... edozein motatakoak izan daitezke.
Tamaina, folio normal batekoa izango da.

Entregatzeko azken eguna, Abenduak 1ean izango da. 
Zuen marrazkia, Hirukide Jesuitinak edota Hirukide Eskolapioetan dauden kirikiñoko buzoietan utzi ditzazkezue. Marrazkiaren atzealdean (edo sobre batean sartzen baduzue, azalean) datu hauek jar itzazue:

KIRIKIÑO-TXANTXANGORRI 25
POSTAL LEHIAKETA
(Zure Izena)
(Zure Kurtsoa: Koxkorrak/Bizkorrak/Helduak- 1/2)

Abenduaren 1 etik aurrera, epaimahai batek zuen postalak aztertu eta bozkatuko ditu.
Postal polit, txukun eta originalena dena iruditzen zaiguna, Kirikiñok aurten bidaliko duen zorion postal bilakatuko da. Gainera, postalaren egileak 25 urteurreneko merchandaisineko opari bat jasoko du.

Hortaz, animatu; bidali zeuon postalak eta ondo-ondo pasa!!

PD: Norbaitek ordenagailuz ere bidali nahi badu, kirikino25@hotmail.com postagunea eskuragarri duzue.