2011/12/01

Epe Amaiera!!

Bukatu da ba, Gabonetako Postal lehiaketara auzkezteko epea.
Hemendik gutxira, 25 urteurreneko komisioko partaideak, orain arte jasotako marrazki guztiak baloratuko ditugu.

Horien artetik, guretzat egokiena eta txukunena iruditzen zaiguna aukeratuko dugu, aurtengo Kirikiñoko postal bezela erabiliz. Gainera, postal irabazlearen egileak, Kirikiño-Txantxangorriren 25 urteurreneko produktuez osaturiko saritxo bat izango du. Irabazle horren izena, hemen bertan zintzilikatuko dugu erabaki bezain laster, beraz erne ibili!

Parte hartu duzuen guztiontzat, zein blogean maiz kuxkuseatzen duzuenentzat, eskerrikasko eta animo; lehiaketa geiago izango dira eta!!

Ikusi arte!!