2011/10/20

Guraso Bilera

Gaur, kirikiñoko monitoreek zeuon gurasoekin bilera bat ospatu dugu.
Bertan, gure nondik-norakoak azaltzeaz gain, zuek guztiak espero zenuten gaia jorratu dugu:
Iñauteriak.

Bai lagunok, Iñauteriak urrun dabiltza oraindik; baino Tolosar peto-petoentzako (eta bereziki Kirikiñoko partaideentzako) bada garaia makinak berotzen hasteko. Eta aurten inoiz baino gehiago, munduari bira emango dion bidaia egiteko asmoa dugu eta!


Bai! Aurten, Willy Fog en "80 egunetan Munduari Bira"-k 25 urte betetzen ditu...gu geuk bezala!
Hortaz, Iñauterietan Willy Fog eta bere lagunetaz mozorrotzea egokia iruditu zitzaigun.
Gainera Sendotzen, guraso eta begiraleek; pasa diren 25 urte hauetan erabili ditugun mozorroak jantziko ditugu... Gogotsu, ezta?

Ez larritu! Iñauteriak baino lehenago, ekintza asko ditugu. Hain zuzen ere, hurrengo ekintza hurbil izango dugu. Igande honetan, gehienak Finalista Egunera joko dugu. Eta hurrengo astean 25 urteurrena dela eta ekintza berezi bat prestatu dugu.
Erne egon eta bisitatu gure blog-a.

Aurki informazio gehiago.
Ondo pasa!!