2011/10/03

ZORIONAK!!!


Lehengo larunbatean, Kirikiño eta Txantxangorri aisialdi taldeen 25 urteurrenari hasiera eman genion.
Hemendik aurrera, lehiaketa, erakusketa, ekintza eta sorpresaz beteriko urte bat izango dugu.

Ekintza horietako batzuk, Kirikiñoren ordutegiaren barruan egingo ditugu. Beste batzuk ordea, orduz kanpo izango dira, eta zuen kabuz parte hartu ahal izango duzue. Ekintza horien eta beste askoren berri, blog honetan bertan argitaratuko dugu, beraz argi ibili eta sarritan bisita ezazue.

Gogoratu, ekintza berri guzti hauek, aurten eta 25 urteurrena dela eta gauzatuko ditugu, hortaz animatu eta parte hartu ezazue!!